Ni

No User

Zure kontuan sartzeko saioa hasi beharko duzu.

GAZTERIA POLITIKAK AZTERTZEKO 6. FOROA "Gazte eragileen arteko harreman sareak eratzen"

Jardueraren avatar irudia

Event avatar

Admins

Compartir

GAZTERIA POLITIKAK AZTERTZEKO 6. FOROA ”Gazte eragileen arteko harreman sareak eratzen”

Foroa, Gazteria Politikak, Gasteiz, Sareak, Eragileak

Jarduera Publikoa

Data eta ordua

07/04/2011 - 10:00 am to 6:00 pm

Deskribapena

EGK- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak GAZTERIA POLITIKAK AZTERTZEKO FOROAren (gazte eragileei zuzendutako gogoeta eta berrikuntzarako topagunea) antolakuntzari berriro ekin diogu 2011a urtean. Hori dela eta, 6. JARDUNALDIAren berria birgogoratzera gatoz, apirilaren 7an Gasteizko Simone de Beauvoir Etxean burutuko dela. Oraingoan jorratuko den gaia hurrengoa izango da: ”Gazte eragileen arteko harreman sareak eratzen”.

Kokapena

San Ignacio 8, Gasteiz. Simone de Beauvoir

Berriak

EGITARAUA
Goizean: 10:00 – 14:00
10:00: Jardunaldiaren aurkezpena.
10:20: Sareak eratzen. Pep Montes-ek gaiari buruz egindako ekarpen teorikoa, Gazterian aditua eta Consell de la Cultura y les Arts Zuzendaritzan lan egiten duena.
11:00: Esperientzia baten aurkezpena: “Herrigintza gaztea” Deba Garaian landutako esperientzia.
11:30: Kafea
12:25–14:00: Ekarpen teorikoaz eta aplikagarritasunaz eztabaidatzeko unea: lehenengo, taldeka eta gero talde osoa,.

14:30–16:00: Bazkaria (aukerakoa): 20 euro.

Arratsaldean: 16:30 – 18:30. Lantegiak

16:30: Lan taldeak. katalogoaren puntuak lantzeko.
17:30: Bateratze lana eta ondorioak.
18:00: Jardunaldiaren ebaluazioa eta agurra.

NORENTZAT:
Gazteria arloan lan egiten duten elkarteetako arduradun, gazteria teknikari, zinegotzi, profesionalentzat, eta, oro har, gazte jendearentzat. Jardunaldia prestatzeko materiala bidaliko da.

IZENA EMATEA: DOHAINIK
Behin betiko zerrenda osatzeko ondorengo baldintzak kontuan hartuko dira: izena eman dutenen hurrenkera, baita parte-hartzaileen artean aniztasuna ere.
Martxoaren 1etik apirilaren 1era arte izena eman daiteke, ondoko formularioa gasteiz@egk.org helbidera bidaliz.

Bazkarira joan nahi izanez gero, 20 euro sartu beharko dira hurrengo kontu korrontean: Euskadiko Kutxa 3035 0100 44 1000013456. Ziurtagiria izena emateko fitxarekin batera bidali behar da.

Informazio gehiago nahi baduzu telefono hauetara deitu: 945 220601 (Mireia) edo 945 161616, luz.: 3211 (Modesto).